Hirikiten, "hiriaren ikerketarako elkartea".

Hirikiten, 2014. urtean sortutako lantaldea da. Hiria, elementu bizi eta konplexuz osatutako ekosistema dela kontsideratuz, taldeak, honen inguruko ikerketa proaktiboak bultzatzen ditu.

 

Hirikitenek, pertsona, instituzio, talde, elkarte,  nahiz kolektibo ezberdinekin modu aktiboan lan egiten du, diziplina arteko talde eta proiektuen bitartez ezagutza jasoz eta elkarbanatuz. Proiektu errealetan lan egitea gustuko dugu, baita egunerokotasunean sortatzen diren arazoei konponbidea aurkitzea ere.

 

Egun, Hirikiten elkartea arkitektoz soilik osatuta badago ere, lantaldea edozein diziplinatan diharduten pertsonei zabaltzen zaie.